Quadball
Quadball-a 2005ean sorturiko kirol berria da, hasiera batean Quidditch deiturikoa, Harry Potter liburu sailean agertzen den Quidditch kirolaren antzirudiko antolaturikoa. Makil gainean jarrita doazen zazpinako bi talderen artean jokatzen da hockey pista baten tamainako zelaian. Taldeak gizon, emakume eta pertsona ez-bitarren arteko mixtoak izaten dira.
Euskal Herrian lau talde eratu dira, Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins, Gipuzkoa Golden Dragons eta Mondragon Quadball. 2015ean lehen Euskal Quadball Liga antolatu zen eta Euskadin 2 Espainiar Quadball Kopa antolatu dira, biak Vitoria-Gasteizen. Liga, kopa eta euskal herriko zein inguruetako aktibitateak Euskadi Quadball Elkarteak antolatzen ditu.
Aldi berean, katalunian Associació de Quadbol de Catalunya quadball ekitaldiak antolatzen ditu, estatu mailan Asociación Quadball Españak eskualde ezberdinak koordinatzen ditu, europa mailan Quadball Europek eta munduko osorako International Quadball Association existitzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo partida Estatu Batuetako Vermont estatuko Middleburyko Unibertsitatean antolatu zen.
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Makila: Quadballaren material bitxiena da, jokalarientzako handicap handia dena, bertan jezarrita egon behar baitu partida guztian[1]. Jezarrita egotea esaterakoan hanka artean izatea esan nahi da, eta ezin du erabat lurrean egon.
- Baloiak: Hiru baloi mota daude, guztira bost baloi direnak, boleibola bat, hiru dodgeball eta bandera bat[1].
- Boleibola: Erabat puztuta ez dagoen baloi hau ehiztari eta zaindariek bakarrik erabil dezakete. Aurkariaren uztaietan sartzea dute helburu.
- Dodgeball-a: Baloi erreko baloia izan ohi da, hau ere erabat puztuta ez dagoena eta jotzaileek eraman dezakete soilik. Baloiarekin aurkaria "nokeatzea" dute helburu, jokalariak erratza utzi, daukan baloia askatu eta uztaietara joan dadin berriz jokoan sartu ahal izateko. Nahigabe norbere taldekoa joz gero honek ere berdina egin behar du.
- Flag-a edo bandera: Galtzerdi batean sarturiko tenis pilota bat da eta inpartziala den jokalari baten gerrian kokatzen da, atzealdean. Bilatzaileak berau harrapatzen saiatzen dira eta lortzen badute 30 puntu jasotzen ditu taldeak.
- Uztaiak: Zelaiaren alde banatan hiru uztai kokatzen dira altuera desberdinetan, 1m, 1'4m eta 2m, eta bakoitzaren artean bi erratzetako distantzia egon behar da. Ehiztari eta zaindariek boleibola uztaietan sartzen badute 10 puntu jasotzen ditutaldeak. Era berean "nokeatuta" erratzetik jeitsi den jokalariak bere aldeko uztaia ukitu behar du jokore itzultzeko.
Jokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi jokalaritako bi taldek hasten dute partida, beren arean sartuan eta begiak itxita, bandera non dagoen jakin ez dezaten. Baloiak zelaiaren erdian lerrokaturik egoten dira. Epaile nagusiak bandera desagertu dela ikustean "brooms up!" oihukatu eta jokalariak baloien bila joaten dira. Bilatzaileak zelai ertzean egoten dira, jokoan parte hartu gabe, eta hamar minutu pasatakoan zelaira sartzen dira bandera harrapatzera.
Nahi beste aldaketa egin ditzake talde bakoitzak.
Jokoa bizia da, gol bakoitzaren ondoren gola jaso duen taldearen eskutan izaten baita boleibola, eta ehiztariak beren zelaira itzultzen baitira. Partidek 20 eta 50 minutu artean irauten dute, bilatzaileen trebetasun eta erresistentziaren arabera. Bandera harrapatzean bukatzen da partida eta lortu duen taldeak 30 puntu jasotzen ditu.
Faltak eta ez legezko jokaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainerako kirolen antzekoak dira. Plakajean legezkoak dira belaunen gainean eta sorbalden azpian egiten badira, baina jokalari mota bakoitzak bere motakoari egin diezaioke soilik (zaindariak eta ehiztariak maila berekoak dira kasu honetan). Bultza egin daiteke baina esku bakarrarekin. Falta bat gertatzen denean epaileak jokoa gelditzen du eta jokalariek erratzak eta baloiak utzi egin behar dituzte.
Falta gehienek txartel horia jasotzen dute. Jokalariak orduan penalizazio eremura joan behar du eta bertan minutu batez egon, edo aurkariak gola sartu arte, lehenago gertatzen dena. Falta gogorra bada edo bi xartel hori jaso baditu jokalari berak, txartel gorria erakusten dio epaileak eta jokalaria egotzia izaten da. Ondorioz taldeak jokalaria aldatu behar du.
Genero berdintasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoa sortu zenetik genero berdintasunaren alde egin izan du. Talde bakoitzak genero berdineko lau jokalari egon daitezke. Generoa ebazteko jokalari bakoitzak onartzen duena hartzen da kontutan, ez bakarrik sexu fisiko ofiziala[2].
Eskola-proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadi Quadball Elkarteak "Quadball-a ikastetxean" hezkuntza-proiektua sortu zuen 2022an, haurrei kirola hurbiltzeko[3]. Proiektu hau Andoni Aranguren dibulgatzaileak eta Ekaitz Etxebarria hobekuntza eta hezkuntza kalitate profesionalak diseinatu zuten.
Proiektu honek unitate didaktiko bat du DBHko 3. mailako Gorputz Hezkuntzako ikasleentzat, doakoa, euskaraz eta gaztelaniaz. Material horrekin batera, autoeraikuntza-dokumentu proposamen bat aurkezten da ikasleek beren jolas-uztaiak sortzeko aukera emateko. Horrela eta proiektuaren zeharkakotasuna hobetzeko proposamena egiten da, ikasleen sormena, autonomia eta jardueraren gaineko jabetza-zentzua oinarri hartuta, eta, proiektua inplementatzearen kostuak murriztuz.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzio artekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IQA Munduko Kopa: 2012an abiatu zen, bi urtetik behin jokatzen da eta Estatu Batuetako selekzioak irabazi zuen Frantziako selekzioaren aurka.
- Europako Jokoak: 2015ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta Frantziako selekzioak 90*-50 garaitu zuen Erresuma Batuko selekzioa.
- Eskualdearteko Kopa: 2018an izan zuen lehenengo ekitaldia eta Euskal Herriko selekzioak 100*-500 garaitu zuen Galiziako selekzioa.
Taldeen artekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europako Quadball Kopa: 2012an abiatu zen txapelketa eta urtero jokatu izan da, 2013an ezik.
- Espainiako Quadball Kopa: 2016an abiatu zen, urtero jokatzen da. Euskadin bi alditan jolastu da Vitoria-Gasteizen.
- Euskal Quadball Liga: 2015ean abiatu zen liga Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins taldeekin[4].
- Euskal Quadball Kopa: 2018an abiatu zen Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Golden Dragons taldeekin.
Euskal Herriko taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniako taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barcelona Eagles
- Nightmare Grims Tarragona
- UAB Ashwinders
- Bocs Folls Manresa
Espainiako beste taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lumos Compostela
- A Coruña-ko Dementores
- Pontevedra QC
- Lucus Centauri (Lugo)
- Dinosaur's Army (Vigo)
Gaztela eta Leon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blue Gryffins Burgos
Madrilgo Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madrid Lynx
- Madrid Wolves
Valentziako Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buckbeak Riders (Valentzia)
- Levante Phoenix (Valentzia)
- Quimeras Alicante
Murtziako Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hipogrifos Murcia
Andaluzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Malaka Vikings
- Sevilla Warriors
- Almería Basilisks
- Thestrals Granada
- The Darkness (Roquetas)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Vitoria tiene su primer equipo de Quidditch, el deporte de Harry Potter» Gasteiz Hoy 2015-04-12 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ Berria.eus. ««'Quidditch'-a kirola da. Ez da Harry Potterren frikien kontu bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) euskadiquidditch. (2022-03-14). «La 1ª Unidad Didáctica de quidditch ya es una realidad» Euskadi Quadball (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La lucha del quidditch en Vitoria-Gasteiz» Gasteiz Hoy 2018-01-29 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) RTVE, Repor saioa